Ni oso ikasle formala nintzen txikitan. Egia esan, irakasleak oso gogorrak ziren eta haien beldur ginen.
"Salto"handia izan zen institutura joatea. Han beste mundu bat ezagutu nuen: askatasuna, neskak, parrandak, grebak... Nire notak asko jaitsi ziren, baina, nola edo hala (asko kopiatzen nuen), beti gainditzen nuen.
Pasadizo bat kontatuko dizuet: oso talde bihurria ginen, eta behin, ikasgelan futbolean jolasten, kristalera handi bat apurtu genuen. Negua zen eta hotz handia sartzen zen. Irakasleek, zigor modura, kristala ez ipintzea erabaki zuten, baina gu ez ginen atzean geratu eta greba egin genuen kristala konpondu arte. Bi edo hiru egun pasatu genituen horrela, baina azkenean kristala ipini zuten.
Eta zu, nolako ikaslea zinen? Kontatuko al duzu pasadizo txiki bat?