Blogia
Xabiren bloga

Ikasle garaiak

Ikasle garaiak

Ni oso ikasle formala nintzen txikitan. Egia esan, irakasleak oso gogorrak ziren eta haien beldur ginen.

"Salto"handia izan zen institutura joatea. Han beste mundu bat ezagutu nuen: askatasuna, neskak, parrandak, grebak... Nire notak asko jaitsi ziren, baina, nola edo hala (asko kopiatzen nuen), beti gainditzen nuen.

Pasadizo bat kontatuko dizuet: oso talde bihurria ginen, eta behin, ikasgelan futbolean jolasten, kristalera handi bat apurtu genuen. Negua zen eta hotz handia sartzen zen. Irakasleek, zigor modura, kristala ez ipintzea erabaki zuten, baina gu ez ginen atzean geratu eta greba egin genuen kristala konpondu arte. Bi edo hiru egun pasatu genituen horrela, baina azkenean kristala ipini zuten.

Eta zu, nolako ikaslea zinen? Kontatuko al duzu pasadizo txiki bat?

2 comentarios

pili -

Ni neska oso ona nintzen Txikitan. Ez nintzen ikasle onena, baina, ez nintzen ikasle txarrena. Nire eskola oso txikia zen eta orain ez dago. Orain nire eskolan euskaltegia dago. Oroitzapenak oso onak dauzkat garai hartan. Gero Institutoan ez nintzen ikasle ona. asko suspenditu nituen. Klasean beti barre asko egin nuen nire lagunekin, eta nire barre oso gogorra da, orduan irakasleek beti, beti, errieta egin zidaten Instituto eta gero ikasi utzi nuen, lan egin hasi nuen. Denbora eta gero unibertsitatean ikasi hasi nuen eta ikasle normala nintzen. Oroitzapen onena eskolan daukat.

marivi -

Ni eskolan beti neskatxo bat oso ona eta oso isil-isilik izan nintzen, ona gehiegi.
F.P.ean asko aldatu nintzen baina lasai.Pentsu gaur eta ez dut bakar bat ere gogoratzen.