Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2006.
Resumen
- 25/01/2006 10:45 - Zure filma
- 25/01/2006 11:25 - Patxi Altunaren biografia
- 30/01/2006 11:13 - Elurra bisitari
Zure filma

Hemen duzue kontsigna:
Azken egunetan klasean egin dugun bezala, gustuko duzuen film baten aurkezpen txikia egitea proposatzen dizuet.
Adibide gisa, nirea duzue hemen:
Fallen
Thriller amerikar honetan Denzel Washington aktorea dugu hilketa misteriotsuak argitu nahi dituen detektibea. Behin eta berriz aurkituko du ustezko hiltzailea, baina benetakoa ez da gure mundukoa. Film honetako beste protagonista bat Rolling Stones taldearen "Time is on my side" kanta famatua da. Adi pantailari entzuten duzuenean.
Patxi Altunaren biografia
Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, Patxi Altuna euskaltzale eta irakaslea hil zen, Azpeitian , bere jaioterrian.
Hemen Patxi Altunaren biografia aurkituko duzu, bost kapitulutan banatuta. Irakur ezazu lehenengo kapituluko lehenengo atala ("Patxiren haurtzaroa herrian") eta erantzun sei galdera hauei:
1. Zein egunetan jaio zen Patxi Altuna?
2. Zein ogibide zuten Patxiren gurasoek?
3. Nor zen Patxi kanpaxa ?
4. Norena zen Patxiren etxe azpiko denda?
5. Nola hil zen Patxiren anaia gaztea?
6. Zein egunetan egiten da azoka Azpeitian?
Erantzunak aurkitzen dituzunean idatzi zure komentarioa eta bidali.
Nahi baduzu, irakur ezazu biografiaren bigarren ataltxoa eta egin ezazu galdera bat
Elurra bisitari

Larunbat goizean 10etan altxatu nintzen eta sorpresa handia hartu nuen leihotik begiratu nuenean: teilatuak, autoak, berdeguneak... zuri-zuri. Elurra Santurtzin!
Autobusa hartu eta Eibarrera joan nintzen, lagunekin bazkaria nuen eta. Beti hartzen dut egunkaria autobusean irakurtzeko, baina larunbatean ez nuen erosi, paisajea ondo-ondo ikusi nahi nuen. Benetan polita zegoen Bizkaia osoa zuriz jantzita. Beti gustatu zait elurra egitea, egunari giro berezia ematen dio.
Gustuko badituzu, hemen dituzu larunbateko argazki eder batzuk.
Eta zuri, elurra gustatzen zaizu? Zerbait berezia egin zenuen larunbatean?
