Blogia
Xabiren bloga

Elurra bisitari

Elurra bisitari

Larunbat goizean 10etan altxatu nintzen eta sorpresa handia hartu nuen leihotik begiratu nuenean: teilatuak, autoak, berdeguneak... zuri-zuri. Elurra Santurtzin!

Autobusa hartu eta Eibarrera joan nintzen, lagunekin bazkaria nuen eta. Beti hartzen dut egunkaria autobusean irakurtzeko, baina larunbatean ez nuen erosi, paisajea ondo-ondo ikusi nahi nuen. Benetan polita zegoen Bizkaia osoa zuriz jantzita. Beti gustatu zait elurra egitea, egunari giro berezia ematen dio.

Gustuko badituzu, hemen dituzu larunbateko argazki eder batzuk.

Eta zuri, elurra gustatzen zaizu? Zerbait berezia egin zenuen larunbatean?

4 comentarios

José Luis -

Ostiralean errepidean elur asko zegoen. Gauean ordu batean terrazara irten nintzen, elurra ikusi nahi nuen eta. Larunbat goizean hondartzara nindoan: dena zuri zegoen.

iratxe eta isabel -

larunbatan altxatu nintzenean leihotik ikusi nuen eta nire auzoa oso zuri zegoen.serantes mendira ikusi dut eta oso polita zegoen,zuri-zuria zegoen.negua asko gustatzen zait!!!!!!!!!!!!!!

MARIA eta ALFONSO -

Maria Arboledara joan zen elurra jolsatera bere familia eta lagunekin.Aldapa asko jaitsi zuen, plastiko batez.
Alfonso ez zen joan elurrara,futbol partidu bat neukan.Partidua oso laster zen.

Azucena eta Rosa -

Rosa larunbatean Samanora joan da eta autobidean elurr asko ikusi du. Autoak oso poliki-poliki joan ziren, baina pasaia oso polita zen.Samanon bere ilobekin elurrez jolastu zen eta gero hotz asko eduki ziren.
Azucena oso nekatuta zegoen eta horregatik ez zen etxetik irten. Elurra ikusi zen leihotik.