Mendibuelta hura
Orain dela 10 bat urte izango zen. Lagun bat eta biok Euskal Herriko Pirineoan genbiltzan zeharkaldia egiten. Egun hartan gure asmoa Iratitik Orbaizetara mendiz joatea zen.
Goizean goiz altxatu, gure motxila handiak hartu eta bideari ekin genion. 4-5 orduko ibilaldia geneukan aurretik, bide erraza behar zuena. Eguraldia primerakoa.
Zer gertatu zen? Hasi eta berehala okerreko bidea hartu genuen, beste alderantz jo eta egun osoan zeharo galduta ibili ginen, inor aurkitu gabe, gainera. Ez dakit zenbat ordu ibiliko ginen abuztuko eguzkiaren pean azkenean hasierako lekura iristeko. Horri esker, baina, Okabe mendi zoragarria ezagutu genuen. Ez dut inon hainbeste mairu-baratze (cromlech) ikusi, denak elkarren ondoan. Azkenik Burdinkurutzeta mendatera heldu ginen, eta handik behera, Iratira berriz ere.
Hurrengo egunean inolako arazorik gabe joan ginen Orbaizetara, baina oraindik gogoan daukat ezustean Okaben izan ginenekoa.
Eta zuek, kontatuko al duzue gogoratzen duzuen ibilalditxoren bat?
11 comentarios
Pili -
Aldapatik hasten nintzen igotzera eta debebora pasatzen zen eta ni segi eta segi. Bero handia zegoen eta ura bukatu nuen. Ordu bietan oraindik es nuen herria ikusten, zorabiatuta nengoen eta erre nintzen.
Herria ikustean oso posik nengoen. Aterpetxera heltzean dutxara arin-arin joan nintzen esta ordu erdia ura azpian egon nintzen.
javi -
Marivi -
Zazpietan gauza guztiak jaso genituen eta oinez jaitsi ginen. Etxera heldu nintzenean
oso nekatuta nengoen.
Roberto -
isabel -
José Luis -
Oso bidaia berezia zen. Eguraldia ez zen txarra igo ginenean, eguzkia distiratsu zelako. Baina bigarren gauean elurra egin zuen eta hotza zegoen. Kanpindenda eta motxilak busti ziren. Janaria izoztuta zegoen, eta arropak ere bai.
Hala ere, txisteak kontatu genituen, asko jolastu ginen eta oso ondo pasatu genuen. Mendian animalia batzuk ikusi genituen: txakur basatiak, arranoak, zaldiak eta batez ere behiak. Behiek gu beldurtu gintuzten gauean. Guregana etorri ziren, janari poltsak apurtu zizkigun eta izututa utzi gintuzten. Egun haietan asko ibili izan ginen elurraren gainean eta aurkitzen oso leku ederrak.
PATRICIA -
heldu ginenean uretara joan ginen eta baloiarekin jolasten hasi ginen.batbatean lagun bat falta zela konturatu ginen, orduan uretatik atera ginen eta bilatu genuen.
askenean gure laguna agertu zen.eskutatu zen broma bat gastatu nahi zigulako.
leire -
Mamarigatik Serantesera joan ginen, eguraldi ona egin zuen.Asko jendea mendira igotzera animatu ziren.
Egun bat oso dibertigarri joan zen.Etxera oso nekatuta heldu ginen.
david -
M. Carmen -
Lenengo bidea oso erraza zen, jende asko zihoan.
Arniza zelaia jan genuen otartekoa eta fruitu lehorrak.
Gero bidea oso zaila zen, aldapatsua zen.
Azkenean gailuera heldu ginen eta gorbeako gurutzea ikusi genuen.
Jonathan -